Aharien debekua
Ahariak debekatu dituzte Iurretan
Ahari topekak debakatu dituzte Iurretan. Antza denez, Dignidad y Justicia elkarteak eskaria egin du Auzitegi Nazionalean, eta epaileak onartu egin du, herritarren sentimenduen eta ohorearen kontra doazela argudiatuz.
Gertaera honen aurrean, Iurretako kirol taldeko mitikoek urgentziazko asanblada egin dute sanmigel plazan, eta armak eskutan hartzea erabaki dute. A.T.A (Ahariak Ta Askatasuna) erakundea sortu, eta aharien liberaziorako jotake borroka egingo dutela azaldu dute.
Txapaina arma kimiko bezala, paperezko kapelen atzean aurpegia gordeta, hauek izan dira euren aldarrikapenak:
1. Ahari topeken itzulera. Egunero urteko egun guztietan.
2. Begetarianismoaren bukaera.
3. Ura herriko iturrietatik kendu eta txanpaina dohan ematea.


Zabaldu
del.icio.us